27 AGO. 2024 Arabako Kultura Sailak sei eraikin historiko zaharberritzen lagunduko du Estulizko gaztelua, Aguraingo harresia, Etxebarriko baserria, San Andres eliza, Badaiako Santa Katalina komentua eta Done Joan Ebanjelariaren eliza. Horiek dira Arabako Kultura eta Kirol Sailaren dirulagntzaren zaharberrituko diren eraikinak. Zaharberrituko den eraikinetako bat. (Arabako Foru Aldundia.) Bidaiari Arabako Kultura eta Kirol Sailak dirulaguntza eskainiko du Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko eraikinak kontserbatzeko eta zaharberritzeko esku hartzeak egiteko. Hain zuzen, tipologia desberdineko sei eraikin historiko diruz lagunduko ditu: Estulizko gaztelua, Aguraingo harresia, Etxebarriko baserria, San Andres eliza, Badaiako Santa Katalina komentua eta Done Joan Ebanjelariaren eliza.Ekimenaren helburuetako bat da diruz laguntzea elementu txikiak, ermitak zein eraikinak kontserbatu eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak sustatzeko toki erakundeek bultzatzen dituzten ekimenak, hartara sailak gure ondare arkitektonikoa kontserbatzeko eta zaharberritzeko duen konpromisoa ziurtatuz. Urtetik urteraIaz bost proiektu diruz lagundu ziren, foru aldundiaren 150.000 euroko inbertsioarekin. 2022an hiru proiektu izan ziren, baina 85.000 euroko guztirako zenbatekoarekin. Hau da, bi urtetan 90.000 euro igo da partida. Izan ere, toki erakundeetako elementu txikiak, ermitak eta eraikinak kontserbatzeko eta zaharberritzeko dirulaguntzen deialdia pixkanaka handitzen joan da hiru ekitaldietan, eta gaur egun 400.000 euro inbertitzen dira. Horri esker, azken hiru ekitaldietan 63 esku hartze egin dira, Aldundiak milioi bat euro baino gehiago inbertituta. Orain 87 izango dira, hil honetan bertan ezagutzera eman diren sei eraikinak, zortzi ermitak eta ondare historiko-arkitektonikoko hamar elementu txikiak barne.