29 AGO. 2024 ‘Usurbil, museo irekia’ bisita gidatuak, abian Herriko kaleetan duten kultur sorkuntza, Zumeta Arte Estudioa, zaintza ekosistema berria, elizako ondarea eta hondakinen kudeaketa aitzindaria. 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak datozen hilabeteetarako antolatu dituen bisita gidatuen gaiak izango dira. Zumetaren murala Usurbilen. (Maialen Andres | FOKU) Bidaiari 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak antolatutako ‘Usurbil, museo irekia’ izeneko bisita gidatuak irailaren 1ean itzuliko dira. Antolatzaileek aurreratu dutenez, zenbait bisita bereziak izango dira, Zumeta Arte Estudiora hurbilduko baitira. Eta 26 eta 27ko bisitak ere deigarriak dira, herriak dituen hainbat proiektu sozial eraldatzaileren nondik norakoen berri jasotzeko aukera eskainiko baitute. Hala, irailaren 26ko irteeran, ‘Zero Zabor’ hondakinen kudeaketa sistema gertutik ezagutu ahal izango da eta biharamunean, berriz, ‘Zaintzaren Usurbil’-ek ere bere bisita propioa izango du. Hurrengo bisitan, irailaren 28koan, Salbatore elizako ondarearen berri emango da. Gainera, kasu honetan, organo erakustaldi batez gozatzeko aukera izango du bisitariak. Bisita hauez gain, Andatzan errotarrien bidea eta 1936ko gerrak utzitako aztarnei lotutako oroimen bidea nork bere kabuz osatzeko aukera ere badago. Izan ere, ibilbidea seinaleztatua dago, QR bidez informazio gehiago eskaintzen diten panelen bidez. Bisita gidatuei buruzko xehetasunak: Irailak 1, igandea12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua (gazteleraz).Irailak 14, larunbata12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.Irailak 26, osteguna10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.Irailak 27, ostirala10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.Irailak 28, larunbata12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua organo erakustaldiarekin.Irailak 29, igandea11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.Urriak 12, larunbata11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.Urriak 24, osteguna10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.Urriak 25, ostirala10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.Urriak 26, larunbata12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.Urriak 27, igandea12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua (gazteleraz).Azaroak 2, larunbata11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.