J.L.
Harri-jasotzea

Jokin Eizmendi harri baldarrekin primeran moldatzen da

Jokin Eizmendik irabazi zuen herenegun jokatu zen Elgoibarko Torneoa. Bertan bi harri baldar erabili zituen harri-jasotzaile bakoitzak. Lehenengo 146 kiloko Belaustegi harria erabili zuten, eta, ondoren, 126ko Mintxeta harria. Bakoitzarekin lanean aritzeko, bost minutuko txanda izan zuten.

Eizmendik guztira 36 jasoaldi lortu zituen; 11 eman zizkion Belaustegiri eta 15 Mintxerati. Bigarren postua izan zen Ostolazarentzat, eta berak 23 jasoaldi lortu zituen; 9 eta 14. Hirugarren postua izan zen Illarramendirentzat, 18 jasoaldirekin; 7 eta 11. Azkenik, Galarragak itxi zuen sailkapena, 12 jasoaldirekin; 4 eta 8 hurrenez hurren.

Harri-zulatzea

Harri-zulatzeko Euskal Herriko Ligan,  Trapagaran izan da zazpigarren jardunaldiko onena, 13 zulo eta 92 zentimetroko markarekin. Ereño liderrak, berriz, 13 zulo eta 79 zentimetro egin zituen. Atzetik, Burdin Gazteak, Piratak, Kabiezes eta Errekatxo sailkatu ziren. Ereñok lider jarraitzen du.