Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia maiatzaren 28an izango da

Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren 16. edizioa maiatzaren 28an izango da eta aurten ere Skyrunner World Series zirkuiturako puntuagarria izango da. Izena emateko epea bihar irekiko da kirolprobak.com webgunean eta otsailaren 3an itxi. Proba nagusiarekin batera, junior mailako lasterketa ere egingo da igandean bertan, 10,4 kilometroko ibilbidearekin. Eta aurreko ostiralean, maiatzaren 26an, kilometro bertikalaren txanda izango da, hori ere Munduko Koparako puntuagarria.