97 film labur jaso ditu Huezinema jaialdiak

Huezinema euskal film laburren jaialdiak hamargarren urteurrena beteko du aurten. Orotara 97 film labur jaso dituzte eta hautatutako lanak martxoaren 29tik 31ra emango dituzte, Aretxabaletako Arkupe aretoko zineman. 54 film aurkeztuko dira eta hainbat masterclass eta ekitaldi iragarri dute.