GARA
DONOSTIA

«Ibar ixil batean», Iñaki Zabaleta musikariaren azken lana

Iñaki Zabaleta abeslari eta konpositore oiartzuarrak bakarkako bosgarren lana kaleratu du, “Ibar ixil batean”. Bertan bildutako hamabi doinuen artean Oiartzungo herriari eskainitako kantuak nabarmentzen dira. “Oiartzungo mendietan II” ahotsik gabeko melodia eta Basarriren “Oiartzun zarrari kantuz” bertsoen moldaketak dira horietako bi. Xabier Leteren “Neguan izan zen” poemari ere musika jarri dio disko horretan. Egungo gizarteak bizi duen errefuxiatuen drama ere jaso du Zabaletak bere azken alean. Grabaketak Oiartzungo Mecca estudioetan egin dira eta Juantxo Zeberiok egin ditu abesti guztien moldaketak.