J.L.
Berezkoak

Ospitalek garbi utzi du bera dela txapela lortzeko faborito nagusia

Ospitalek eskuetan dauka Berezkoen Buruz Buruko finala jokatzeko txartela, eta txapela lortzeko ere faborito nagusia dela garbi utzi zuen gainera atzo, Larralderi 40-22 irabazita.

Iazko finalerdietan Ospitalek Larralderi irabazi zionean ezustea eman zuen, baita abenduan jokatzen den Superprestigioan irabazi zionean ere, baina inork zalantzarik baldin bazuen, atzo Ospitalek garbi utzi zuen ez zela kasualitatea izan ez iazkoa, ez abendukoa.

Jaun eta jabe izan zen, eta Larralderen gainetik pasatu zen. Lehen kintzeetan izan zen oreka apur bat, baina launako berdinketatik aurrera Ospital jaun eta jabe izan zen. Saketik sei kintze egin zituen, eta jokoan 24 egin, eta 7 galdu zituen. Larraldek, berriz, 4 tanto egin zituen lehen jokaldiarekin, eta jokoan 13 egin, eta 10 galdu zituen. Markagailua honela mugitu zen: 1-0, 2-0, 2-2, 4-4, 13-6, 20-13, 26-14, 36-18 eta 40-22. Larralderen eta Bilbaoren artean egongo da finalerako beste txartela.

Bigarren Mailako finalerdietako ligaxkan, Laurent Lanbertek 40 eta 35 hartu zuen mendean Intxauspe.