19 FEB. 2018 Emakumezkoak Maika Ariztegik irabazi du lehen faseko azkeneko jardunaldia J.L. Maika Ariztegik irabazi zuen emakumezkoen Buruz Buruko Urrezko Aizkorako lehen faseko azkeneko jardunaldia. Lehen aldiz, gainera, hiru aizkolari aritu ziren batera. Oinbeteko enborra erlojuz kontra ebakitzea izan zen aurreneko lana, eta Sorondo izan zen azkarrena, enborra minutu eta 13 segundoan botaz. Zazpi segundora sailkatu zen Ariztegi, eta 12 segundora, Astondoa. Ondoren, bi 45 ontzako ebaki behar izan zituzten. Ariztegi izan zen azkarrena, lana 5 minutu eta 55 segundoan burutuz. Astondoa 20 segundora sailkatu zen, eta Sorondo, berriz, 23ra. Lan guztiak burutzeko, 5 minutu eta 55 segundo behar izan zituen Ariztegik. 6 minutu eta 11 segundo izan zen Sorondoren denbora, eta Astondoarena, berriz, 6 minutu eta 20 segundo. Dena dela, atzo Oñatin aritu ziren hiru aizkolariak izango dira Azpeitiko final handian, eta hiru hauei Irune Izkue gehituko zaie. Honek orain arte jokatutako neurketak irabazi egin ditu.