Txapelketako izarrak hasi dira maila ematen
Intxauspe-Ducassou eta Larralde-Iturbe izan dira Berezkoen Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldiko bi bikote irabazleak, eta biak zeuden, gainera, premia handian.
Intxauspe-Ducassouk lehen garaipena lortu zuen, oraindik galdu gabe zegoen Waltari-Gixandut bikotea 40 eta 18 mendean hartuta. Lehen jardunaldian ez ziren ongi aritu, baina oraingoan bai. Ducassouk atzean agindu egin zuen bikain zebilen Gixandut menderatuz, eta aurrean Intxauspek ere tantoak ongi amaitu zituen.
Beste partidan, Larraldek eta Iturbek 40 eta 30 hartu zituzten mendean Ospital eta Ximun Lanbert, azken bikote hau azkeneko postuan eta egoera larrian utziz. Ongi jardun ziren bai Larralde eta bai Iturbe.
Bigarren Mailakoan, Monze-Lazkano bikoteak 40-36 irabazi zion Bielle-Palomesi eta beste partidan, Lanbert-Migueltoreak 40-15 hartu zuen mendean Agirre-Ezkurra bikoa.