NAIZ

Peru Vidal eta Txaber Altube garaile, Ondarroan

Peru Vidal eta Txaber Altubek irabazi dituzte igandean Ondarroako gaztetxean jokatu ziren Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberriko Faseko saioak. Bi saio hartu zituen gaztetxeak, bata goizean eta bestea arratsaldean. Vidal nagusitu zen goizean, 179,5 punturekin, eta Altube arratsaldekoan, 185,5 punturekin.