GARA Euskal Herriko egunkaria
Berezkoak

Elgart eta Cubiat dira txapela lortzeko faborito nagusiak


Berezkoen Binakako Bigarren Mailako finala jokatuko da bihar arratsaldean, Azkainen, 17.00etan hasita. Elgart eta Cubiat Bielleren eta Palomesen aurka lehiatuko dira.

Elgart eta Cubiat izango dira faborito nagusiak. Lehen faseko bikoterik onena izan da. Gainera, Lehen Mailan aritzeko zorian ere izan dira, nahiz eta azkenean ezin izan zuten sartu. Dirua hasieratik argi eta garbi aterako da euren alde eta agian presioak eragin diezaieke.

Hala ere, ikusitakoaren arabera, bai Elgart eta bai Cubiat oso une onean daude, eta eurak men- dean hartzea ezuste handia izango litzateke. Biellek eta Palomesek ilusioz ekingo diote finalari. Hasierako helburua horixe zuten, azkeneko egun honetan izatea. Badakite ez direla faboritoak, eta agian presio hori ez dutenez min handia egin dezakete. Sakea ere garrantzitsua izango da, eta errestoan asmatzen duenak irabazteko asko izango du.

Finalaren aurretik, trinketean bertan herri bazkaria ere izango da.