Ander Ucelay eta Julen Erezuma garaile Areatzako eta Erandioko saioetan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Fasean bi saio jokatu dira pasa den asteburuan. Larunbatean, Areatzan, Ruegibertso ekimenaren barruan ekitaldia egin zen goizean, eta, arratsaldeko bertso saioan, aldiz, Ander Ucelay nagusitu zen 169,5 punturekin. Biharamunean, igandez, txapelketa Erandiora iritsi zen. Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean batu ziren bertsozaleak azken aurreko sailkapen saioa ikustera. Julen Erezuma izan zen garaile, 173,5 punturekin. Hurrengo saioa larunbatean jokatuko da, hilak 26, Abadiñoko Errota kultur etxean.