NAIZ

Jabi Elortzak «Kinito egunak» liburua eman du argitara

16 urteko mutil kuadrilla Bilbon, 80ko hamarkadaren amaieran. Pozik bizi dira itxuraz, baina taldeko baten lepotik barrez dabiltza, hura bihurtu dute irain denen jomuga, eta inork ez daki egoera nondik lehertuko den. Hauxe Jabi Elortzaren “Kinito egunak” (Elkar, Taupadak bilduma) liburuaren nondik norakoa.