KLIK

Klaustrofobia izan edo ez, ikusleak bueltatu dira Modernera

Aurten ez da festarik izan Lapurdiko hiriburuan, baina, pilotazaleen gozamenerako, Baionako Mastersa behintzat jokatu da. Txertaketa prozesua amaituta dutenek, gainera, finala Moderne barrutik jarraitu ahal izan zuten atzo –ezker paretako “zuloan” egon zirenek bezalaxe–, eta ziur inor ez zela damutu. Azkenerako, atzetik aurrera eginda, Darmendrail eta Lambertek jantzi zituzten txapelak, bi orduko lehia orekatuan Ospital eta Guichanduti 40-37 irabazita.

Argazkia: Guillaume FAUVEAU