GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Delfinak Tajo ibaira itzuli dira Lisboan, ur garbiagoak erakarrita


Koronabirusak ekarri dituen murrizketek Tajo ibaiaren ur kalitatea hobetzea eragin dute Lisboan, itsas trafikoa gutxitzearekin batera kutsadura ere gutxitu baita. Horren jakitun, delfinak ia egunero ikus daitezke orain taldeka Tajoko estuarioan, lehen noizean behin soilik ageri zirenean. Bai bertakoentzat bai turistentzat aparteko ikuskizuna da. Pandemia hasi zenetik ezohiko hainbat lekutan azaldu dira delfinak, hala nola, Hong Kongen, Macaon edo Istanbulen.

Argazkia: Patricia DE MELO / AFP PHOTO