19 AGO. 2024 BEGIRADA Matxismoaren aurrean, presio soziala Narinder NANU AFP Abuztuaren 9an, Calcuttako RG Kar ospitalean, taldeko bortxaketa baten zantzuak zituen mediku gazte bat hilda agertu zen. Ikerketa irregulartasunez beteta egon da, eta horrek haserrea piztu du eta protesta ugari eragin ditu India osoan zehar. Azkenik, medikuen elkarte nagusiak greba orokorrerako deialdia egin zuen herenegun, eta 24 orduz geldiarazi zituen zerbitzu medikoak. Presio soziala gero eta nabarmenagoa izaten ari den honetan, Indiako Auzitegi Gorenak ikerketa bere gain hartu zuen atzo.