22 AGO. 2024 BEGIRADA Zenbat eta zein erritmotan jaitsiko dira tipoak? FEDERAL RESERVE SYSTEM Urte politikoari hasiera emateko, G7ko banku zentraletako buruek bilera egingo dute AEBetako Wyomingen, Jerome Powell Fed-eko presidenteak gonbidatuta. «Moneta politikaren eraginkortasuna eta transmisioa berriz ebaluatzea» da aurtengo gaia, interes tasa altuen eragina desberdina izan baita estatu batzuetan eta besteetan. Eztabaida teorikoak alde batera utzita, espekulatzaileei, enpresei eta, bereziki, hipotekadunei interesatzen zaiena da tipoak zenbat eta zein erritmotan jaitsiko diren jakitea.