15 NOV. 2024 BEGIRADA Borondatea falta da prekaritatea ezabatzeko Oskar MATXIN EDESA FOKU Azaroaren 9an 55 urteko G.V.M. langile autonomoa hil zen Bilboko Plaza Zirkularrean, kristalak garbitzen ari zenean hiru metroko altueratik erori ondoren. Atzo elkarretaratzea egin zuten hantxe LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek, «patronalak eta instituzioek gaixotu eta hil egiten gaituztela ozen salatzeko». Ohartarazi zutenez, azaroaren 8tik hiru langile hil dira Euskal Herrian, eta urte hasieratik, 54 gutxienez. Bada garaia instituzioek prekaritatearen arazoari behar den seriotasunarekin heltzeko.