Euskararen erabilera sustatzeko ekimen anitza eta transbertsala
D atozen hamaika egunetan euskaldunok, eus- kaltzaleok eta, orokorrean, euskal herritarrok esperimentu sozial itzela egitera goaz». Hitz hauekin, GARAren editorialak ongietorria eman zion Euskaraldiaren lehenengo edizioari. Gaur bezalako egun batez, duela sei urte abiatu zen euskararen erabilera suspertzeko xedea zuen, eta duen, ekimena.
Antolatzaileek orduan azaldu zutenez, Euskal Herriko hainbat elkartek urteetan zehar landu zuten ‘‘Euskarak 365 egun’’ lan ildoaren barnean kokatzen zen Euskaraldia, eta norbere hizkuntza ohituretan eragiteaz aparte, «hizkuntzaren normalizazioaren ardura pertsonen eta entitateen artean partekatua denez», hurrengo hilabeteetan mota guztietako entitateek euskararen erabilera babesteko eta bultzatzeko neurriak hartzea zuen xedea.
Ekimen berritzailea zen hura, anitza eta transbertsala, herri mugimenduaren, ehun ekonomikoaren zein instituzioen engaiamendua eskatzen zuena. Eta dagoeneko ohituta gauden arren, hasiera batean zinez deigarria izan zen jendea kaletik «ahobizi» edo «belarriprest» lelodun txapak jantzita ikustea; berdin bosgarren pisuko auzokidea, kale izkinako dendaria edo haurraren entrenatzailea.
Egun horietan sorpresa batzuk hartu genituen espero ez genuen jendea txapa jantzita ikustean, eta konplizitate keinuak areagotu egin ziren.
Euskaraldia berritzailea zen bere proposamenean, eta baita antolaketan ere, ekimena Euskal Herri osokoa izanagatik, tokian tokiko euskaltzaleak izango baitziren herri bakoitzeko dinamiken sustatzaileak. Aurrera ateratzerako orduan, beraz, auzo, herri zein eskualde ezberdinetako euskaltzale taldeak aritu ziren lanean, eta horiekin batera, elkarte, denda, taberna, merkataritza gune, enpresa zein erakunde ezberdinak.
«AHALEGINA EGINGO DUGU»
«Milaka txapen orratzak ohituraren murru sendoa pitzatzen hasi dira», laburbildu zuen GARAk Euskaraldiaren lehen egun horrek eman zuena. Albistean, besteak beste, Sestaoko taberna batean gertatutakoa jasotzen zen: Ezkerraldeko auzokide batek sareetan kontatu zuenez, han zeuden zortzi lagunak, zazpi bezero eta langilea, euskara hutsean aritu ziren gosaltzeko orduan, nahiz eta horietako inork ez zeraman orduan inolako txaparik soinean. Bazen zerbait giroan jendea euskarara bideratzen zuena. Erraz ateratzen zen ezpainetatik.
NAIZ-GARA osatzen duen lantaldeak ere hasiera-hasieratik erakutsi du bere konpromisoa. «Saiatuko gara. Ahalegina egingo dugu, gauza zehatzak lortuko ditugu, beste batzuetan hanka sartuko dugu... Denok, elkarrekin, esperimentatu egingo dugu eta hobetu egingo dugu euskararekin dugun harremana, eta baita gure bizitza politiko eta sozialarekin euskarak duen harre- mana ere», nabarmentzen zuen lehen egun horretako editorial bikoitzak.
Testuan iragartzen zen hizkuntzaren alorrean ere aurrerapausoak ematera gindoazela, hala nola «beste batzuekin batera bultzatzen ari garen euskarazko irratiarekin» -NAIZ Irratiak 2019ko urtarrilean hasi zuen bere ibilbidea-. Egunkariari dagokionean, azaldu genuen hamaika egun horietan, euskaraz argitaratutako albisteez gain, gaztelaniaz idatzitakoek euskarazko laburpena izango zutela ondoan.
Hala izan zen, eta hasieran GARAren orrialdeetan arraro samar ikusten ziren borobil urdinak denborarekin lortu dute Euskaraldiaren beste ezaugarrietako bat izatea.
Sei urte beranduago, hedabide hau euskararen arloan jauzi berriak emateko tenorean dago, eta Euskaraldiak ere badakartza berrikuntzak.
Izan ere, duela hilabete Iruñeko Gaztelu Plazan egindako aurkezpenean iragarri zutenez, laugarren edizioa ez da orain arte bezala udazkenean egingo, udaberrian baizik, «ariketa soziala den heinean jendearen arteko inte- rakzioa beharrezkoa» delako eta udaberriko eguraldiak horretan lagundu dezakeelako.
Horrekin batera, herritarrei protagonismoa emanez, «Euskaraldia ulertu, ikusi eta bizitzeko modua aldatzeko» hautua egin dute, ekimena bera «berrabiaraztearena»; egun batzuetako ariketa izatetik «nazio mailan, euskararen lurralde osoan eta denok batera egiten dugun dinamika» izatera pasatu dadin.
2025ean itxuraldatuta helduko zaigu, beraz, euskararen aldeko ekimena, xedeak berbera izaten jarraituko duen arren. Azken finean, Patxi Saez Beloki Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kideak 2018ko azaroaren 23an GARAn argitaratutako artikuluan nabarmentzen zuenez, zubigile lana egin beharra dauka Euskaraldiak, «euskararen aldeko hiztun-hautu kontzientetik inkontzienterako zubigintza», hain zuzen.
Eta gu gara zubi horren harri, egur eta altzairu.
[1997] Artículo de Margarita Robles en «Egin» sobre el diálogo en Irlanda
En pleno proceso de paz irlandés, y bajo la pregunta «¿Lo de Irlanda es válido para Euskal Herria?», ‘‘Egin’’ inauguró en 1997 una tribuna abierta en la que un gran número de personalidades políticas, sociales y sindicales hicieron su aportación. Entre ellas, Margarita Robles, entonces ex secretaria de Estado de Interior, y hoy ministra de Defensa en el Ejecutivo español.
En un extenso artículo, que reproducimos hoy en NAIZ, la magistrada y política leonesa hacía un encendido elogio de la política de diálogo del primer ministro británico Tony Blair en Irlanda, y alababa, asimismo, la «valentía y sabiduría política» del Sinn Féin e incluso del IRA.
Aunque sin desprenderse de su papel de ex secretaria de Estado, Robles sostenía, haciendo referencia al Gobierno liderado entonces por José María Aznar, que «después de treinta años de sufrimiento ya no resulta suficiente una política antiterrorista basada en la mera retórica, después de cada atentado, pidiendo lo que obviamente es necesario: serenidad, firmeza y unidad de los demócratas. Es preciso algo más, como en Irlanda, sin complejos».