09 ENE. 2015 Binakako Txapelketa Fisikoki arazo gehiago jokoari dagozkionak baino Olaizolak erresonantzia bat egin beharko du lepoaldeko mina aztertzeko, baina jokoz ongi dabilela dio. Asier AIESTARAN Ez da batere ohikoa izan bere ibilbidean Aimar Olaizola galtzen ikustea, baina badirudi aurtengo Binakako Txapelketaren hasierak ez duela unerik onenean harrapatu goizuetarra. Mikel Beroizekin batera, jokatutako lehen hiru partidak galdu egin dituzte eta aurrelariak atzo Zumarragako pilota hautaketan onartu zuenez, fisikoki arazo dezenterekin dabil azkenaldian. «Aurreneko partida jokatzea egunean bertan erabaki nuen, eta bigarrena ere bai. Aste honetan molestiaren bat nabaritu dut, baina gutxiago. Lepoaldean arazo batzuekin nabil. Erresonantzia bat egin beharra daukat, baina espero dut arazo muskularra bakarrik izatea», onartu zuen Olaizola II.ak, igandean jokatzeko arazorik ez duela izango gaineratuz: «Molestia txikiren bat badaukat, eta hemendik masajea hartzera joango naiz, baina ez dut uste jokatzeko arazorik izango dudanik». Aimarrek, ordea, ez ditu arazo fisiko horiek -azken neurketa lepoaldean tira terapeutiko bat jarrita jokatu zuen- aitzakia bezala erabili nahi. «Jokatzea erabakitzen baduzu, aitzakiarik ez dago», bota zuen serio, eta joko puntuari dagokionez orain aste batzuk baino gusturago dagoela ere baieztatu zuen goizuetarrak: «Orain hilabete eta erdi baino hobeto aurkitzen naiz, txispa gehixeagorekin, baina partida zailak izan ditut. Pilota gutxi aurrean, gehienean defentsan, beti presaka jokatzen....». Horixe, bere ustez, hasiera kaskarraren arrazoi nagusia. «Horrela ez da erraza. Aurkariek ere ikaragarri eman diote pilotari, guk ez geniolako askorik emango agian, baina gauzak aldatzea espero dut», eskatu zuen, hobera egingo dutela sinetsita: «Argi dago txapelketa ez dugula ongi hasi eta gauzak okertu egin direla, baina partida asko gelditzen dira oraindik. Hasieratik esan nuen Mikelek eta biok gora egingo genuela. Ni hobetoxe ago aurkitzen naiz, baina Mikelek eskuetan arazo batzuk ditu eta ea azkar sendatzen den. Irabazten hastea komeni da». Igandean Ibai Zabalak ordezkatuko du Beroiz, Aimarrek ederki asko ezagutzen duen atzelaria. «Ibai ongi ezagutzen dut, txapelketa ere batera jokatuak gara, eta alde horretatik, pozik. Urtean zehar ere sarri jokatzen dugu elkarrekin. Ea berarekin zorte gehixeago daukagun eta bolada ona heltzen den». Zumarragako Beloki frontoi granateari buruz ere inolako kexarik ez -«lehen inpresioa behintzat oso ona izan da; koloreagatik hasieran arraro samarra egiten da, baina pilota oso ongi ibiltzen da»-, baina materiala ez zitzaion batere gustatu: «Nahiko disgustora, pilotak asko irteten dira frontisetik, bote handia daukate...». Gaur gauean, Bergaran Laugarren jardunaldia gaur hasiko da Bergarako pilotalekuan. Bengoetxea VI.a eta Aretxabaleta Retegi Bi eta Rezustaren aurka neurtuko dira, 22.00etan hasiko den jaialdiaren bigarren partidan (ETB1). Biak bi punturekin berdinduta daude. INDIVIDUAL DE PALA. El Bizkaia acoge hoy la primera de las dos jornadas del fin de semana del Mundial Individual de pala. Ibai Pérez pondrá a prueba a Ayerbe -el ganador jugará contra Imanol el domingo en Sopela-, mientras que Erik Zubiri hará lo propio con Larrinaga -espera Gaubeka-. NACIONAL DE CLUBES. Usurbil será el rival de Adiskide en el Campeonato de Euskal Herria por clubes. Los guipuzcoanos remontaron la semifinal a Bortziriak, adjudicándose los puntos mano a mano (Santxo a Olaizola) y parejas (Elola-Gorrotxategi a Mitxelena-Martinez).