18 SET. 2024 Gaur X urte Gaur 54 urte Joseba Elosegik bere buruari su eman eta Francorengana hurbiltzen saiatu zen Gaurko egunez 1970ean, irailaren 18an, Joseba Elosegik bere buruari su eman zion Anoeta pilotalekuan eta Francorengana hurbiltzen saiatu zen. Munduko Pilota Txapelketako partida baten erdian egin zuen. Joseba Elosegi, erdian, Leizaola lehendakari ohiarekin. (Karrantzako EAJ | Wikimedia Commons) GAUR8 Joseba Elosegi Odriozola donostiarrak bere buruari su eman eta Francorengana hurbiltzen saiatu zen gaur 54 urte. Donostiako Anoeta pilotalekuan gertatu zen, Munduko Pilota Txapelketako partida bat jokatzen ari zen bitartean. Elosegik merkataritza-peritu izateko ikasi zuen Donostian eta Arte Ederrak Parisen. 36Ko Gerran gudari izan zen, Eusko Gudarostean. Zenbait espetxetan, erbestean eta Ipar Euskal Herrian ibili ondoren, 1942an itzuli zen Hego Euskal Herrira. 1946ko uztailaren 18an Guardia Zibilak atxilotu zuen Artzain Onaren katedralean ikurrina jartzeagatik. 1970eko irailaren 18an, 55 urterekin, Francisco Franco Anoetan Munduko Pilota Txapelketako partida bat ikusten ari zela Elosegik bere buruari su eman zion eta bigarren galeriatik kantxara jauzi egin zuen «Gora Euskadi askatuta» oihu eginez. Hamazazpi egun izan zen hilzorian, eta zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Preso zegoela, ‘Quiero morir por algo’ liburua idatzi zuen. 1977ko uztaileko hauteskundeetan diputatu aurkeztu zen EAJren zerrendetan baina ez zuen kargua lortu. 1980ko hamarkadan senatari izan zen eta ETArekin akordioak lortzen lagundu zuen. 1984an Madrilgo armadaren museotik ikurrina eraman zuen «askapen gerrako errepublikaren bandoaren ikurrak» bezala sailkatuta zegoelako. 1990ean bihotzekoak jota hil zen.