20 SET. 2024 Gaur X urte 90 urte bete ditu gaur Sophia Loren aktore italiarrak 1934ko irailaren 20an, gaur 90 urte, Sophia Loren, jaiotzez Sofia Villani Scicolone aktorea jaio zen Erroman. 1970ko eta 1960ko hamarkadetan bereziki egin zuen lan, ‘La Ciociara’ izenekoarekin (Estatu espainolean ‘Dos Mujeres’) Aktore Onenari Oscar saria irabazi zuen 1960an. Loren 1992an. (Wikimedia Commons) GAUR8 90 urte betetzen ditu gaur nazioartean errekonozitua den Sophia Loren aktore italiarrak. 1934ko irailaren 20an jaio zen Erroman, Sofia Villani Scicolone izenarekin, ama piano irakaslea eta aita ingeniaria zituela. 1950ko hamarkadan hasi zen aktore gisa lan egiten, amodiozko fotonobeletan, Sofia Villani edo Sofia Lazzaro izenak erabilita. 16 urte zituela, Hollywoodeko ‘Quo Vadis’ filmean figurante bezala agertu zen bere amarekin. 1953an Carlo Ponti ekoizlea eta geroago senarra ezagutu zuen eta izena Sophia Loren-era aldatu zuen, Marta Toren aktore suediarrarekin zuen antzagatik. Bere lehenengo paper protagonista ‘Aida’ pelikulan izan zen, urte horretan bertan. 1950ko hamarkadaren bukaerarako Frank Sinatrarekin eta Cary Grantekin lan egin zuen eta Hollywooden egona zen Loren. 1960an ingelesez hitz egiten ez zuen eta Aktore Onenagatik Oscar saria irabazten lehenengo aktorea izan zen ‘La Ciociara’ lanarekin. Pertsonaia historiko asko ere egin zituen geroztik, ‘Divorzio all’italiana’ (1964) eta ‘Una Giornata Particolare’ (1977) pelikuletan, esate baterako. 1980ean telebistarako film autobiografiko bat egin zuen eta 1982an zergak ez ordaintzea egotzita 18 eguneko kartzela zigorra jaso zuen aktoreak. 1991n Ohorezko Oscar Saria jaso zuenetik ‘Pret-a-Porter’ (1994), ‘Grumpier Old Men’ (1995), ‘Francesca e Nunziata’ (2001) eta ‘Nine’ (2009) lanetan parte hartu du.