21 SET. 2024 Gaur X urte Duela 130 urte hil zen Emma Fursch-Madi opera abeslari lapurtarra Gaurko egunez 1894an hil zen Emma Fursch-Madi Baionan jaiotako opera abeslaria New Jersey-n, Amerikako Estatu Batuetan. Parisen ikasi zuen eta bere garaiko ‘prima donna’ delakoa izan zen eta AEBetan abeslari oso ezaguna bihurtu zen 47 urterekin bertan hil zen arte. Emma Fursch-Madi soprano baionarra. (Wikimedia Commons) GAUR8 Duela 130 urte zendu zen Baionan jaiotako Emma Fursch-Madi opera abeslari soprano ezaguna, 1894ko irailaren 21ean, 47 urte baino ez zituela. Amerikako Estatu Batuetan arrakasta handia izan zuenez, bertan bizi zen eta New Jerseyko Warren herrian, Somerset konderrian, zendu zen, bere etxean. Baionan jaio zen Emilie Victorine Fursch izenarekin 1847ko urriaren 1ean eta Parisko kontserbatoriora joan zen ikastera. 1868an, 21 urte zituela, egin zuen debuta Parisen bertan eta handik beste hiri batzuetara joan zen. 1874tik 1876ra Parisko Operan izan zen Fursch-Madi. Operako bigarren denboraldiaren bukaera, Giuseppe Verdik ‘Aida’ lanaren Europako lehenengo interpretea izateko aukeratu zuen sopranoa eta Bruselako Teatro Realean egindako 72 emanaldietan arrakasta handia lortu zuen. Londresetik igaro ondoren, Emma Fursch-Madira izena aldatu eta Estatu Batuetara joan zen. Bertan, New Yorkeko Musika Akademian eta Metropolitan Opera Housen abestu zuen. Denbora batez, Jeannette Thurber kontserbatorio nazionaleko burua izan zen eta American Opera Companyko kidea. Azkenekoz agertu zen aldia 1894ko otsailaren 6an izan zen, Richard Wagneren ‘Lohengrin’-en, Ortrud-en paperean, New Yorkeko Metropolitan Operan.