NAIZ
BAIONA

Deklaratzera deitu dute Bizi mugimenduko lehendakaria HSBC bankuaren aurkako ekintzagatik

Ostegun honetan Bizi mugimenduak HSBCren Baionako sukurtsalean egin zuen ekimena medio, deklaratzera deitu dute otsailaren 17rako Jean-Noël Etcheverry mugimenduko lehendakaria, «lapurreta» delitua egotzita.

Bizi mugimenduko kideak, HSBC bankutik altzairuak ateratzen. (Sylvain SENCRISTO/ARGAZKI PRESS)
Bizi mugimenduko kideak, HSBC bankutik altzairuak ateratzen. (Sylvain SENCRISTO/ARGAZKI PRESS)

«Lapurreta» delitu bat medio, Baionako komisaldegian deklaratu beharko du hilaren 17an Jean-Noël Etcheverryk, Bizi mugimenduko lehendakaria.

Egozten delitua ostegun honetan mugimenduak HSBC bankuaren Baionako sukurtsalaren aurka egindako ekimenean dago oinarritua. Ordukoan, altzairu guztiak eraman zituzten sukurtsaletik.