Libratu dutena gainean eraman behar. (Alexis HUGUET / AFP)
Libratu dutena gainean eraman behar. (Alexis HUGUET / AFP)
Nyiragongo sumendiaren lehen erupzioan hartutako irudia. (Moses SAWASAWA / AFP)
Nyiragongo sumendiaren lehen erupzioan hartutako irudia. (Moses SAWASAWA / AFP)
Laba, etxe atarian. (Moses SAWASAWA / AFP)
Laba, etxe atarian. (Moses SAWASAWA / AFP)
Kixkalitako lurra. (Alexis HUGUET / AFP)
Kixkalitako lurra. (Alexis HUGUET / AFP)
Airetik hartutako irudia. (Justin KATUMWA / AFP)
Airetik hartutako irudia. (Justin KATUMWA / AFP)
Nyiragongok kaltetutako etxebizitzetako bat. (Moses SAWASAWA)
Nyiragongok kaltetutako etxebizitzetako bat. (Moses SAWASAWA)
Ke artean ihesi doaz hainbat herritar. (Moses SAWASAWA / AFP)
Ke artean ihesi doaz hainbat herritar. (Moses SAWASAWA / AFP)
Satelitetik hartutako irudia. (AFP)
Satelitetik hartutako irudia. (AFP)
400.000 lagun desplazatu dituzte sumendiaren aktibitatearen ondorioz. (Guerchom NDEBO / AFP)
400.000 lagun desplazatu dituzte sumendiaren aktibitatearen ondorioz. (Guerchom NDEBO / AFP)
Askok itsontziz egin dute alde. (Guerchom NDEBO / AFP)
Askok itsontziz egin dute alde. (Guerchom NDEBO / AFP)
Boluntarioak antolatzen ari dira elikagaiak banatzeko. (Guerchom NDEBO / AFP)
Boluntarioak antolatzen ari dira elikagaiak banatzeko. (Guerchom NDEBO / AFP)
1.800 haur inguruk Ruandara egin dute ihes. (Guerchom NDEBO / AFP)
1.800 haur inguruk Ruandara egin dute ihes. (Guerchom NDEBO / AFP)
Guraso asko haien seme alaben bila dabiltza (Alexis HUGUET / AFP)
Guraso asko haien seme alaben bila dabiltza (Alexis HUGUET / AFP)
Gizonezko bat, bere lurrei begia. (Alexis HUGUET / AFP)
Gizonezko bat, bere lurrei begia. (Alexis HUGUET / AFP)
Eskolak, ospitaleak eta ehunka etxebizitza suntsitu ditu sumendiak. (ALexis HUGUET / AFP)
Eskolak, ospitaleak eta ehunka etxebizitza suntsitu ditu sumendiak. (ALexis HUGUET / AFP)
NAIZ

400.000 pertsona ebakuatu dituzte Kongon Nyiragongo sumendiaren erupzioaren ondorioz

400.000 lagun ebakuatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko Goma hirian, Nyiragongo sumendiaren erupzio berri baten arriskua dela-eta. Aurreko larunbatean izan zen lehen erupzioa eta kalte handiak sortu zituen aurretik ere egoera larria bizi zuen eskualdean.

Ke artean ihesi doaz hainbat herritar. (Moses SAWASAWA / AFP)
Ke artean ihesi doaz hainbat herritar. (Moses SAWASAWA / AFP)

Kongoko Errepublika Demokratikoko agintariek 400.000 pertsona ebakuatzea agindu dute Goma hiriko hamar barrutitan, herrialdearen ekialdean, Nyiragongo sumendiaren erupzio berri baten arriskua dela-eta. Gutxienez 3.000 pertsona, tartean 1.800 haur, Ruandara joan dira.

Gomako Behatoki Bulkanologikoaren arabera, atzo 4,9ko lurrikara batek mendiko arrakaletatik laba gehiagok ihes egitea eragin dezake. Maiatzaren 22an labaz, hautsez eta gasez egindako lehen erupzioak 30 pertsona hil zituen, eta etxeak, eskolak eta osasun-instalazioak suntsitu zituen, errepideak moztuz eta ura eta elektrizitatea hornitzeko sistemetan kalteak eraginez.

«Orain arte, arreta humanitarioa erupzio bolkanikoak zuzenean erasandako pertsonengan eta ur-sarbiderik gabeko Goma auzoetan zentratu da, baina pertsonen desplazamendu masiboarekin, ikuspegi operatiboa zabaltzen ari da», adierazi du Jens Laerke OCHAko bozeramaileak Genevan emandako prentsaurrekoan.

Agintariek ebakuatzeko agindua eman ostean, milaka pertsona Gomako errepide nagusietatik ihes egiten saiatu dira, gehienak oinez, baina baita autoetan eta itsasontzietan ere, eta horrek auto-ilarak eragin zituen dardarek jarraitzen zuten bitartean.

Ipar Kivu Kongoko probintziaren (Goma bertako hiriburua da) beharrak handiak ziren jada; izan ere, herrialde horretako 5 milioi desplazatuen %44 bizi dira eskualde horretan, eta pertsonen %33k elikagaien segurtasun falta larria pairatzen dute.