NAIZ

Egoera onean topatu dute atzo Leitzan desagertu zen 35 urteko laguna

Egoeera onean topatu dute gaur Goizueta inguruan eguerdian atzo gauean desagertu zen Leitzako 35 urteko laguna. Atzo 22.00etan hasten zen laneko turnoan ez zen azaldu eta kotxea menditik paseoara ateratzen zen inguruan topatu zuten. Gaur goizean ekin diote berriz bilaketari.

Leitzalarrea inguruan egiten ari dira bilaketa. (PLAZAOLA)
Leitzalarrea inguruan egiten ari dira bilaketa. (PLAZAOLA)

Egoera onean topatu dute atzo gauean desagertu zen Leitzako 35 urteko laguna Goizueta inguruan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Atzo gauean hasi ziren bilaketa lanak eta gaur goizean berriro ekin diote bilatzeari, egoera onean topatu arte. Osasunez ongi zegoen eta ez du medikuen arretatik behar izan. Goizuetar batekin azaldu da eta honek 112 telefonora deitu du, ongi zegoelaren abisua emateko.

Atzo gaueko hamarretan hasten zen laneko turnoan agertu ez zenez, desagertutakoaren anaiak abisua eman zuen, Nafarroako Gobernuaren arabera. Leitzako biztanle hau etxetik atera zen, ohiko zuen bezala, Ixkibar ingurutik paseoan ibiltzeko. Leitzalarreko basoetatik barrena doa ibilbidea hau, Leitza herriko kaskotik zortzi bat kilometrora, eta azaldu duten bezala, desagertutakoa maiz ibiltzen zen paraje horretan.

Kotxea topatu zuten atzo

Gaueko lehen ordutan topatu zuten desagertutako leitzarraren kotxea Ixkibarreko aparkalekuan. Pixka bat beranduago, 23.00ak aldera, gaztearen bila hasi zen Leitzako suhiltzaile bolondresak, Cordovillako parkeko eta Erreskate Tekniko Taldeko suhiltzaileak, foruzainak, Salbamendurako Txakurren Taldeko kideak, senideak eta Leitzako biztanlean osaturiko talde bat.

Gau osoan izan dira desagertutakoaren bila baina ez dute emaitza positiborik lortu. Gauzak horrela, gaur goizeko zortziretan bilaketa lanekin berriro hasi dira Guardia Zibilaren helikoptero baten eta kideren laguntzarekin.