Jon Ormazabal

Bilbo, Gasteiz, Donostia, Zornotza eta Baiona, Euskal Herrian hasiko den Tourraren geltokiak

2023ko Frantziako Itzuliko hiru etapa Euskal lurretan lehiatuko dira oso-osorik, uztailaren 1etik 3ra bitartean.

Geraint Thomas liderra Ezpeletan amaitu zen 2018ko erlojupekoan.
Geraint Thomas liderra Ezpeletan amaitu zen 2018ko erlojupekoan. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Etapa bakoitzaren xehetasunak datorren astezkenean argituko badira ere, dagoeneko badakigu 2023an Euskal Herrian hasiko den Tourrak gure artean izango dituen geltoki nagusiak. Zenbait erakundetatik, ordea, konfirmatu dituzte lehen egun horietan gure artean izango dituzten geldialdiak.

Jakina zenez, Bilbo izango du Frantziako Tourrak irteera puntua datorren urteko uztailaren 1ean eta lehen etapa Bizkaiko hiriburuan hasi eta amaituko da. Hurrengo egunean Gasteiz izango da bigarren etaparen irteera gunean eta, 200 kilometro inguruko etapa baten ostean Donostian amaituko da.

Zornotza-Baiona

Hirugarren etapak, aldiz, Zornotza izango du iturburu eta euskal kostaldea zeharkatuz, amaiera Baionan izango. Oraingoz argitu gabe jarraitzen du laugarren etapa horrek irteera Lapurdin izango duen eta zein norabide hartuko duen lasterketak.

2018 uztailaren 28an lehiatu zen azkeneko aldiz Tourreko etapa bat Euskal Herriko lurretan. Lapurdin izan zen, Senpere eta Ezpeleta arteko 31 kilometrotako erlojupeko bat eta sekulako giroa izan zen errepide bazterretan. Tom Dumoulin herbeheretarra izan zen etapa horretako garailea eta hirgarren geratu ostean, bertan ziurtatu zuen Geraint Thomas galestarrak bere ibilbideko Tour bakarra. Dumoulin bera eta Chris Froome izan zituen alboan Sky-ko txirrindulariak hurrengo egunean Parisen amaitu zen ekitaldiko podiumean.