Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Familia-erretratua 90eko hamarkadako Perun

REINAS
Peru. 2024, 104’. Zuzend.:
Klaudia Reynicke. Gidoia: Klaudia Reynicke, Diego Vega. Akt.: Jimena Lindo, Gonzalo Molina, Luana Vega, Abril Gjurinovic, Susi Sánchez. Argazk.: Diego Romero.

‘Reinas’ filmeko eszena bat.
‘Reinas’ filmeko eszena bat. (BTeam Pictures)

Peru, 90eko hamarkada. Herrialdeko egoera politikoa oso nahasia da, militarrek kaleak kontrolatzen dituzte. Bi ahizpa nerabe eta hauen ama herrialdetik alde egiteko zorian daude baina, ustekabean, desagertuta zegoen aitarekin egingo dute topo. Perutik ateratzeko, amak haren baimena beharko du.

Aurtengo Berlinaleko Generation KPlus sailean, Film Onenaren Kristalezko Hartza irabazi zuen; gazteei eskainitako onena biltzen duen sail honetan, epaimahaiak 17 proposamenen artean aukeratu zuen ‘Reinas’.

Klaudia Reynicke

Erdi suitzarra erdi perutarra den zinemagile eta gidoilaria da. Perun jaio zen eta Peru, Italia eta Suitza artean hazi zen, eta horrek ikuspegi multikulturala eman dio, askotan bere lan zinematografikoan islatzen dena; bai edukian eta baita forman ere.

Genevako Arte eta Diseinu Eskolan ikasi zuen eta geroago Kubako Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolan (EICTV). Gai sozial eta pertsonalei sentsibilitatez heltzeko duen gaitasunagatik aitortua izan da eta Europako eta Latinoamerikako zinema independentean ahots bereizgarri gisa sendotu da.