Italia 2-0 ari zaio irabazten Alemaniari atsedenaldian
Italia 2-0 ari zaio irabazten Alemaniari partida atsedenaldira iritsi denean. Neurketako bi golak Balotellik sartu ditu.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Eurokopako finalera sailkatzeko partida ari dira jokatzen Italia eta Alemania. Neurketa atsedenaldira iritsi denean, 2-0 ari dira irabazten italiarrak. Partidako bi golak Balotellik sartu ditu.
Emaitza honekin amaituz gero, Italiak jokatuko luke datorren igandean Espainiaren aurka Eurokopako finala.