Athleticek eta Realak garaipen garrantzitsuak lortu dituzte
Zuri-gorriek Levante mendean hartu dute Lezaman (1-0) eta donostiarrek Cajasol Sporting Huelva taldearen zelaian irabaztea lortu dute (0-1).
Naiz.info
Bilbo
Jardunaldiek aurrera egin hala, Athleticek ez du hutsik egiten eta Emakumezkoen Lehen Mailako lehen postuan tinko jarraitzen dute. Asteburu honetan partida zaila zeukaten zuri-gorriek, baina beste garaipen batekin erantzun dute.
Laugarren tokian kokaturik dagoen Levante hartu dute Lezaman eta 1 eta 0 irabazi dute Athleticeko jokalariek Nekaneren gol bati esker.
Realak berriz, sailkapenean bere aurretik daukan Cajasol Sporting Huelva taldearen zelaian irabaztea lortu du (0-1) eta Lagunak taldeak 6 eta 1 galdu du Atletico Madrilen kontra.