Araian ospatuko da Lasterbidean, ekainaren 5ean
Euskal presoen eskubideen aldeko lasterketaren aurtengo edizioa Araban ospatuko da, Araian hain zuzen ere. Ekainaren 5ean egingo dute eta 1.500 korrikalari batu nahi dituzte.
NAIZ
Larunbat goizean aurkeztu dute aurtengo Lasterbidean ekimena non egingo dute. Oraingoan Araban ospatuko da, Araian hain zuzen ere, eta ekainaren 5erako jarri dute hitzorduan.
Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko sortutako ekimenak 1.500 korrikalari bildu nahi ditu aurtengo edizioan eta egun osoko festa egitaraua antolatuko dutela azaldu dute.