Vauverten lapurtutako 145 pistola aurkitu dituzte zuloan, Fernandez Diazen arabera
Paris iparraldeko Oise departamenduan atzo atzemandako zuloan 145 arma motzak (75 errebolber eta 70 pistola) ETAk duela sei urte Vauverten lapurtutakoak izan daitezkeela adierazi du Luxenburgotik Jorge Fernandez Diazek, jarduneko Barne ministro espainolak.
NAIZ
DONOSTIA
Europar Batasuneko Barne ministroak bilera egiten ari dira Luxenburgon, eta bertatik mintzatu da Fernandez Diaz ustez ETArena izan daitekeen armategiaz, atzo Paris iparraldean atzeman zutena.
145 arma motz (70 errebolber eta 75 pistola), bi fusl eta munizioa aurkitu dute bertan, jarduneko ministroaren arabera.
Zehaztu duenez, 2006an ETAk Vauverten lapurtu zituen armak izan daitezke Oise departamenduan aurkitutakoak.