INFO

Tasio Erkiziaren ‘Bizipenak eta hausnarketak’ liburua aurkeztuko dute bihar Katakraken

‘Bizipenak eta hausnarpenak’ lana aurkeztuko du bihar Tasio Erkiziak Iruñeko Katakraken. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta Erkizia Miren Zabaleta eta Mikel Sotok lagunduta egonen da.

Tasio Erkiziak bihar aurkeztuko du bere lana Iruñean. (Katakrak)

«Historia liburua edo biografia soila baino, gure herriaren ernatze nazionalean parte hartu duen asanbleario antolatu baten lekukotasun pertsonal eta politikoa da hau». Hala definitzen du lana Tasio Erkiziak. Bihar, Sortuko kide Miren Zabaleta eta Txalapartako editore Mikel Sotorekin batera aurkeztu du bere ‘Bizipenak eta hausnarpenak’ lana Katakraken.

Liburuan zehar «belaunaldi baten ametsak, galerak, lorpenak, zaputzak, pozak eta minak» daudela dio Erkiziak. Bertan, Euskal Herriaren historian «protagonista izan diren hainbat protagonista hartzen ditu ildo moduan. Euskara, ETA, apaiztegia, tortura, Karmelo ikastola, asanbladak, Santi Brouard, Trantsizioa, zinegotzi lana, ASK, Josu Muguruza, Zuberoa, ZEN plana, Martxa eta borroka, Ramon Labaien, kartzela, Udalbiltza...

Liburuaren hitzaurrea Arnaldo Otegik egin du «iragana irakasgai, oraina lanabes eta askatasun eta independentziazko etorkizun bat izan dezagun ardatz».