Baiona eta Donostia arteko bidea egingo du «Orain presoak» martxaren bigarren egunak
Baionatik abiatu da ‘Orain presoak’ bizikleta martxaren bigarren etapa, Donostia helburu. Tartean, geldialdia egingo dute Errenterian, bazkaltzeko. Gipuzkoako hiriburura heltzean ekitaldia egingo dute, 17.30ean Zuloaga plazan.
Atzo, ostiralez, abiatu zen Mont-de-Marsaneko eta Zaballako espetxea lotuko dituen bizikleta martxa ‘Orain presoak’ lelopean. Ekimenaren helburua euskal preso politikoek pairatzen duten urrunketa politika salatzea da.
♂️ #OrainPresoak TOUR
— Sare #OrainPresoak (@sare_herritarra) 21 de julio de 2018
[Bideoa] Mont de Marsan eta Zaballa batuko dituen Orain Presoak dinamikaren baitako bizikleta itzulia hasi da gaur Mont de Marsaneko espetxe parean. 35 lagun inguru abiatu dira lehen etapa honetan
[Kronika] https://t.co/FKsiPGWwmI pic.twitter.com/eeQUegAlEH
Bada Baionako Zizpa gaztetxetik abiatu da bigarren eguneko etapa, goizeko 10.00ak aldera. Donostia izango dute helburu larunbat honetan. Bertan, arratsaldeko 17.30ean, ekitaldia egingo dute Zuloaga plazan.
Bigarren etapa hasteko prest Baionako Zizpa Gaztetxetik #OrainPresoak pic.twitter.com/wWDosVxxZX
— Sare #OrainPresoak (@sare_herritarra) 21 de julio de 2018
Ia 60 kilometroko jarduna dute aurretik ‘Orain presoak’ dinamikako kideek. Tartean, geldialdia egingo dute Errenterian, bazkaltzeko.