INFO

Elkarretaratzea bihar CAFen egoitzaren aurrean, Palestinako lur okupatuetako proiektuengatik

Palestinako lurralde okupatuetan CAFek lan egiteari utzi diezaion eskatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar Besaingo egoitzaren aurrean, enpresaren Akziodunen Batzarra dutela baliatuz.

CAF enpresaren aurkako kartelak Palestinaren aldeko manifestazio batean, Gasteizen. (Endika PORTILLO/FOKU)

Bihar, ekainak 5, CAFeko Akziodunen Batzarra dela-eta, CAF. Jaitsi Zaitez Israelen Apatrheidaren Trenetik ekimenean artikulatutako hainbat eragilek elkarretaratzea deitu dute CAFen egoitzaren aurrean, Beasainen, 12:00etan.

Era berean, batzar honen baitan, Arantza Tapiari, Lakuako Ekonomiaren Garapeneko sailburuari, eta María Ainhoa Ondarzabali, Enpresak Nazioartekotzeko Agentziako zuzendariari, gutunak bidaltzeko ekintza bat hasi dute, «CAFen akzioak dituen gobernu bateko kide gisa dituzten rolak erabil ditzaten eskatzeko, eta enpresak Palestinako lurralde okupatuan lan egiteari utz diezaion exijitzeko», azaldu dute eragileek ohar baten bidez.

Gogora ekarri dute duela bi hilabeta Amnistia Gainera, duela bi hilabete, Amnesty International erakundeak gutun bat bidali ziela CAFeko akziodunei, proiektua legez kanpokoa zela esanez, eta Akziodunen Batzordean duten posizioa erabil zezatela zuzendaritzari proiektua bertan behera uzteko eskatzeko.

Gaurkoan ere aipatu dutenez, Norvegiako zortzi sindikatuk ere eskatu dute CAFi boikota egitea, eta Europa osoan kanpaina batek CAF kontratatzeari uko egiteko eskatu die erakunde publikoei, Palestinako giza eskubideak errespetatu eta Israelgo JLR eta kokaguneen legez kanpoko enpresan parte hartzeari utzi arte. Zentzu berean, Norvegiako Bankuak Mivne Real Estate KD eta Shapir Engineering and Industry (CAFeko bazkidea) enpresak, Palestinako lurralde okupatuetan egiten dituzten jarduerengatik, giza eskubideen urraketetan izan dezaketen erantzukizunagatik Gobernuaren pentsio funtsetik kanpo uztea erabaki du.