Pedro Madariaga Bilbao

Haserratuta dagoen bat

Nire haserrea erakunde bategaz da, (Foru Aldundia). Izango dira lau bost urte Genikatik Bermeora etortzeran egongo ziren bat, bi semaforo, gaur egunean dozena eta erdi daude, zebra bidetan, txaletetan, eta abar, baita ere bidegorri luze bat ondartzara, eta zelan ez gure diputatu nagusiarentzat mundakatik bermeora egurrezko pasaleku bat. Hor daukagu Urdaibai, txoriak ugari, eta Gugemheim berri bat eraikitzekotan, a ze poza. Eta beste aldean bizi direnentzat, Bermeotik Bakiorako bidean, errepide ilegala, leku batzuetan erdikomarra barik, bihurreakaz beterik, arriskutxua. Beno, Unai jauna, hortik ere badakagu San Juan Gaztelugatxe, eskatu propaganda edo liburuxka bat honi buruz Bermeoko udalari, Enagasa, amerikako ballenak, ingurune berezia... baina pertsonak ere bai, kirola edo paseatzen duenak, eta abar. Aldundia ez dago bakarrik aberatsari sufrimendua kentzeko (Athletic edo Bilbo basquet), beti berdin dauden errepideak konpontzeko, azkenengo politikoen mesederako, badakizu, urteetan baserri inguruak zapuztu edo desagertzeko legeak. Beno udaletxeko batzuen laguntzaz, ikustekoa da baserri zentenarioa batzuk zelan kakaztu dituen. Diputatu jauna boterea ez da presumitzeko, hor, hemen, ameriketan, ez, denei neurri berdinez zerbitzeko baizik, horrela egin edo utzi, Bermeotik Bakiorako errepidea zuzendu orain.

Buscar