Gerardo Luzuriaga

Osakidetza, gero eta okerrago!

Hauek dira, nik dakidala, osasun publikoaren alorrean EAJk abian jarritako azken bi neurriak. Paziente gisa ari naiz, hau da, ez dut gaian gehiago sakondu nahi izan, batez ere lasaiago bizi ahal izateko.

1. Ekografia-probak Osakidetzak dauzkan zerbitzu propioetan egin beharrean klinika pribatuetan egiten dituzte.

2. Larruazalean itxura txarreko garatxoa agertu zait, baina, espezialistak aurrez aurre aztertu beharrean, argazki baten bidez artatuko du.

Hau izan da EAJk aukeratu duen bidea itxaron-zerrendak murrizteko. Bi kasuetan, osasun publikoaren kalterako, eta bigarrenean, gainera, balizko gaixo baten kalterako.

Buscar