Joseba Otano Villanueva

PSN-PSOEk Iruñeko euskalgintzarekiko enpatia galdu du.

 Administrazioan Euskaraz taldeak Iruñeko Udalean PSN-PSOEk mantentzen duen jarrera salatu nahi du. Iruñeko Euskalgintzak Euskararen Ordenantza aldatzeko zenbait proposamen egin ditu: Elebitasuna euskarri bakarrean jartzeko, eta ez bitan (euskarazko testuak nonbait galdu ez daitezen); Toponimia Batzordea berriz sortzeko; eta zenbait izen elebidun Ordenantzan zuzenean sartzeko (toponimoa izatearen aitzakia dela eta, euskal izena baztertua gera ez dadin).

PSN-PSOEk agintaldi honetan aldaketa hauek ez bultzatzeko jarrera azaldu du, UPNri eta “Diario de Navarra”-ri bera erasotzeko aukerarik ez emateko. Era berean, Iruñeko Udal Haur Eskoletan euskarazko adarrak sortzeko balizko eztabaida batean abstenitu eginen litzatekeela adierazi du, horrelako proposamena aurrera ateratzeko aukerarik gabe utzita. PSN-PSOEk bere izaera erakutsi du: UPN eta‘“Diario de Navarra’-ren aurrean menpekotasun psikologiko erabatekoa. PSN-PSOEk bere burbuilatik atera beharko luke eta UPNtik eta ‘Diario de Navarra’-tik kanpo bizitza badagoela konturatu. Bestela, haiei begira, Nafarroako gizartea ez du ikusiko.

 

Buscar