NAIZ
DONOSTIA

Nazioarteko lanuztearekin bat egin dute erakundeetan, lantokietan eta kalean

Martxoaren 8a dela-eta mundu osoan deitu den lanuztearekin bat eginez, elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian Euskal Herri osoan. Lantoki askotan kalera atera dira eta erakundeetan adierazpenak onartu dituzte. LABek emakumeen batzarra egin du Gasteizen.

Makina bat izan dira eguerdian martxoaren 8ko aldarrikapenekin kalera atera direnak. (ARGAZKI PRESS)
Makina bat izan dira eguerdian martxoaren 8ko aldarrikapenekin kalera atera direnak. (ARGAZKI PRESS)

Nazioartean eguerdian deituta zeogen lanuztearekin bat egin dute Euskal Herriaren ere bai. Gasteiz eta Nafarroako Legebiltzarretan, EHUn, Batzar Nagusietan eta hainbat udaletan adierazpenak onartu dituzte, ekitaldi instituzionalak eta elkarretaratzeak egin dituzte, eta gauza bera gertatu da makina bat lantokitan. Ehunka herritar batu dira mobilizazio horietara.

LAB sindikatuak emakumeen batzarra egin du Gasteizko Villasuso jauregian, maiatzean egin behar duen IX. Biltzar Nagusiaren testuinguruan, sindikalgintzak eman behar duen urrats feministaz hausnarketa egiteko. Ondoren kontzentrazioa egin dute.

Manifestazioak

Arratsalderako mobilizazioak egin ditu Euskal Herriko Koordinadora Feministak Baiona, Bilbo eta Donostia, Gasteiz eta Iruñean.