Afu eta Koiuntura AHTaren kontra Eibarren

Data

21.11.27 - 21.11.27

Lekua

Gipuzkoa - Eibar

AFU

Abiadura Handiko Trenaren kontrako borrokak ez du etenik, eta musika eta doinutegi propio bat dario. Eibarren, asteburuan, AHTaren kontrako kontzertua egingo da gaztetxean, eta bertan Iruñerriko bi talde batuko dira. Aspaldiko Koiuntura taldea eta Barañaingo gaztetxearen inguruan ez oso aspaldi sortutako Afu. Folk estilo ezberdinetatik jasotako doinu berriak, runbak, flamenko apur bat eta doinu dantzagarriak orohar izango dira gaztetxeko giroa berotzeko. Kontzerturako sarrerek 5 euroko balioa izango dute, eta on line erreserbatu daitezke sarrerakazaroak27@gmail.com  helbide elektronikoan.

Koiuntura

90.ko hamarkadan Iruñerrian sortutako taldea, folk aldarrikatzailea egiten zuten. Euskal Herri osoan ezagun egin ziren beraien errebindikazioz betetako maketa haiek. Itoizko urtegiaren kontra, indartsu zebilen intsumisioaren aldeko mugimendua, aldarri ekologistak eta beste kantatu zituzten orduan. Gaur egun berriz, Resu Ansorena eta Josu Castillo garai harako abeslariek heltzen dioten erronkari, eta kanta berri batzuk sortu eta sarean zabaldu dituzte. Kontzertu zenbait ematen ere hasi dira, beraien ahalmenen arabera. Orain, AHTaren kontrako aldarri bilakatuko dira beraien abestiak.

Afu

Nafarroako Barañain herrian sortutako musika proiektua da Afu. Gaztetxean musika sortzen hasi, jaietan kontzertua eskaini eta dagoeneko hainbat lan dituzte plazaratuta. Reggae doinuak, folk modernoa, euskaraz eta gazteleraz, runbak, doinu beroak orohar. Haize sekzioa, eta erritmo asko, perkusio dantzagarria. Taldearen estudioko azken emaitzak 2020 urtean ikusi zuen argia 'Larruazalean' izenpean, eta bertan taldeak sorturiko zortzi kantu biltzen dira diseinu lan koloretsuan.

Eibar larunbat honetan AHTaren kontrako aldarrien topaleku bilakatuko da egun osoan zehar, eta kontzertuak indar guztiek bat egingo dute, dantza eta musika, aldarri eta festa Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren kontra.

Kokapena

Gaztetxea
Iparragirre kalea 2
Eibar. Gipuzkoa

Loturak