Anari eta Ibil Bedi Erriberriko Euskararen Egunean

Data

21.06.12 - 21.06.12

Lekua

Nafarraoa - Erriberri

anari

Ziurrenik maiz ikusiko ditugu batera, ez da kasualitatea izango. Bezperan bi taldeek kontzertu ezberdinak dituzte Gasteizen, baina larunbatean Anari eta Ibil bedi Erriberriko euskararen egunean batuko dira, bertako Feneron portalean, eta arratsaldeko 18.00etan hasiko da kontzertua.

Egun seikote gisa ari dira Anari taldekoak. Kantuan Anari Alberdi, baina atzean banda oso bat. Mikel Abrego eta Xabier Olazabal ‘Drake’ betiko kideak bateria eta baxuarekin, Mariano Hurtado teklatuetan aritzen da, aspalditxo honetan Ander Mujika ari da gitarra elektrikoa jotzen eta seigarren kide bat ere badute: Xabi Etxeberri. Aurretik Zezenaren taldean edo Begiz Begin ibilitakoa, arrabita jotzen aritzen da orain Anarirekin.

Ibil Bedikoak ere talde aparta dute taula gainean. Berriki bigarren diskoa kaleratuta jo eta jo ari dira, eta Nafarroa ere goitik behera gurutzatuko dute laster baten. Erriberriko kontzertuan, Anari ondoan izanik, aukera egon daiteke bere kantu kuttunenetako bat zuzenean aditzeko: ‘Egurrezko eskuotan’. Kantua Amets Arangurenek etxealdian sortu zuen, eta diskoan Anarik ere kolaboratzen du.

Amets Aranguren  saxofoia eta teklatuak jotzen aritzen da zenbait abestitaz kantatzeaz gain, Areta Senosiain, biolina eta teklatuaren aurrean ikusiko duzu,  Eder Escalerak goxo astintzen du bateria, Ibai Osinaga Altxatu taldeko kidea izandakoak kitarrak jo eta kantatzeari ekiten dio eta Javier Larrañeta ari da baxuarekin.

Kontzertua baino lehen, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio arituko dira bertsotan Erriberriko Euskararen Eguneko egitarauan. Kontzertuari buruzko informazio gehiago: labur.eus/ErriberrinEuskaraz helbidean.

Kokapena

Herriko plaza
Feneron portalean
Erriberri. Nafarraoa

Loturak