Argentinar emakume argazkilariei buruzko online mintegia eskainiko du Kutxa fundazioak

Data

21.09.07 - 21.10.01

Lekua

-

‘Irudi sekuentziatuak’ online mintegiaren kartela

Irailaren 7tik, asteartea, eta urriaren 1era bitartean, igandea, emakume argazkilari argentinarrei buruzko online mintegia antolatuk du Kutxa fundazioak. ‘Irudi sekuentziatuak’ izenburupean, 1930etik 1990era arteko argazkilari emakume argentinarrei buruzko hitzaldiak eta solasaldiak izango dira nagusi.

Hitzaldi guztiak arratsaldeko 18.00etan izango dira Zoom online plataformaren bidez. Hala ere, hitzaldi zein solasaldi guztiak kutxa fundazioaren YouTubeko kanalean emitituko dira zuzenean.

Lehenengo hitzordua irailaren 7an izango da eta bertan ‘Bizitza lentean zehar’ hitzaldia eskainiko du erakusketaren komisarioa den María Laura Rosak.

Bigarrenik, irailaren 9an, ostegunean, solasaldi bat egongo da Narcisa Hirsche zinemagile argentinar esperimentalarekin eta Daniela Muttis ikus-entzunezkoen diseinatzaile, muntatzaile, zinema zuzendari eta Mar de Platako Unibertsitateko irakaslearekin.

Gero, irailaren 14an, asteartean, solasaldi bat antolatu dute Alicia Sanguinnettirekin. Sanguinetti dantzarien eta agertokien argazkigintzan espezializatutako argazkilaria da.

Iraileko programazioa ixteko, 28an izango da azken mintegia, asteartean. Honako honetan, Adriana Lestido argazkilari eta irakaslea izango da protagonista.

Bukatzeko, urriaren 1ean, ostiralean, ‘Vías paralelas. Feminismo, liberación sexual y fotografía en Latinoamérica y España’ eskainiko du Juan Vicente Aliagak. Vicente de Aliaga aditua da arte ederretan, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko irakaslea izan baita eskultura departamentuan. Hortaz gain, ​​generoaren teknologiaren arloko ikerketak burutzen ere badabil.

Online-mintegia testuinguruan kokatzeko komeni da azaltzea mintegia ospatzen den bitartean argazki erakusketa ere egongo dela. Hau da, mintegiaren izen bereko argazki erakusketa, ‘Irudi sekuentziatuak’, urriaren 12ra arte egongo da ikusgai Kutxabank Kultur Artegunean. Doakoa izango da eta asteartetik igandera bisitatu ahalko da goizeko 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 16.00etatik 20.00etara.

Honek ere, mintegiak jorratuko dituen antzeko gaiak landuko ditu bost sekzio tematikotan banatuta: ‘Ni posiblea’, erretratu eta autorretratuez osatuta; ‘Flaneuses’, kaleak eta mugimenduak ardatz dituena; ‘Beste biluzi batzuk’, zeinetan emakumeen gorputz biluzien interpretazioak nagusituko diren eta heteronormatibismoa zalantzan jarriko den; ‘Izango liratekeen sekuentziak’ haurtzaroa eta nerabezaroa izango dituela ardatz; eta, azkenik, ‘Dokumentazioaren ofizioa’, honek espazio kulturalen argazkiak jasoko ditu.

Hori horrela, online-mintegia irailaren 7tik urriaren 1era arte egongo da martxan. Hitzordu guztiak arratsaldeko 18.00etan izango dira Zoom plataformaren bidez eta sarrera doakoa izango bada ere, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Kokapena

Online

.