Ne Gudak

Ekilarrek musikaz berotuko du Deba

Data

21.06.12 - 21.06.12

Lekua

Gipuzkoa - Deba

skabidean

Apurka apurka kontzertu agenda gizentzen doa Euskal Herrian, eta tartean behin musika ziklo interesgarriak antolatzen dira herri ezberdinetan, garai zaharretan bezala. Ekainean zehar Ekilarre ekimena antolatu da Deban, eta ekaineko lau asteburuetan lau kontzertu ospatuko dira. Musikalki egitarau anitza eta koloretsua prestatu du Ne Gudak elkarteak, era askotariko musikarekin gozatzeko aukera izango delarik asteroko hitzorduetan. Guztira zazpi musika talde igoko dira agertokira. Emanaldiak Debako Kalbeton Zumardiko karpan ospatuko dira. Sarrerak Debako Turismo Bulegoan eskura daitezke.

‘Musikaren suaz gaitz guztiak uxatzen’ lelopean antolatu den musika zikloa ekainaren 6an abiatu zen Gozategi taldearen emanaldi akustikoarekin, eta oso harrera beroa izan zuen lehen saio honek. Ekainaren 12an Skabidean eta Debrass Banda ariko dira, musikalki giro bero eta koloretsuekin eta  SKabidean taldeak reegae erritmoetan ‘Aurrera Darrai’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Ekainaren 19an Brigade Loco eta No Limits taldeen txanda izango da, punk oi! musika nagusi izango delarik. Zuzeneko musika zikloa Unidad Alavesa eta Azken Sustraiak taldeen emanaldiarekin amaituko da ekainaren 25 arratsean. Unidad Alavesak ‘Made in Germany’ lana taularatuko duen bitartean, Azken Sustraiak taldeak emanaldi akustiko eskainiko du, taldearen kantu oldarkorrak melodia goxoetan bilakatuz.

EKILARRE
Ekainak 06 Gozategi (emanaldi akustikoa)
Ekainak 12 Skabidean eta Debrass Band
Ekainak 19 Brigade Loco eta No Limits
Ekainak 25 Unidad Alavesa eta Azken Sustraiak (emanaldi akustikoa)

Kokapena

Kalbeton Zumardia
Kalbeton Zumardi
Deba. Gipuzkoa

Loturak