Gatibu 20 + 1 urte Bixotzetik! Orain bai!

Data

21.11.27 - 21.11.27

Lekua

Bizkaia - Barakaldo

gatibu

Oraingoan bai! Oztopo guztiei aurre egin, eta azkenik, ‘Gatibu 20 + 1 urte Bixotzetik’ emanaldia azaroaren 27an burutuko da Barakaldoko Bizkaia Arena aretoan, BECen. Emanaldia ikusteko gune ezberdinak izango dira, eta dagoeneko agortuak daude pistan zutik ikusteko tiketak. Hala ere, oraindik ere eserita harmailetan ikusteko sarrerak badira, eta hauek 20 euren truke eskuratu ahal dira taldearen atari digitalean. Emanaldia arratseko 20.00etan hasiko da, eta taldeak bere musika bide osoari emango dio errepaso.


20 urte bixotzetik

20 urte dagoeneko taula gainean. Eta ezin ospatuta ibili dira Gatibukoak. Orain, pandemiaren osteko abagune hau baliatu nahi dute, hemen eta han kontzertuak eman eta jendea berriz dantzan jartzeko. Jezarrita eman zituzten hainbat, baina zutik eta jendaurrekoak ere behar dituztenez, hor ari dira orain batean eta bestean.

20 urte eszenan, eta hainbat disko plazaratu ditu orain arte Gatibuk. Zortzi disko eta zuzeneko bikoitz bat. ‘Musikak salbatuko gaitu’ izan zen plazaratu zuten azkena 2020an, eta pentsatzekoa da orain ere lan berriaren konposaketan murgilduak ibiliko direla Gatibukoak. Baina ezer baino lehen ospakizuna dute buruan taldekideek, eta aste honetarako kontzertu handia iragarri dute BEC-en. Sarrerak ondo saltzen ari dira, eta Euskal Herriko hainbat gatibuzale batuko da Barakaldon.

Datorren urtean gainera, 20 urte beteko dira lehen diskoa plazaratu zutenetik: ‘Zoramena’ (2002), gero etorri dira ‘Infernu’ (2005), ‘Laino guztien gainetik…’ (2008), zuzenean grabatutako ‘Bizitzeko gogoa’ (2010), ‘Zazpi Kantoietan’ (2012) edota ‘Euritan dantzan’ (2014). Azken urteak ere oparoak izan dira diskografikoki, eta bide horrertan ‘Aske maite, aske bizi’ (2016), ‘Azken indioak’ (2018) eta ‘Musikak salbatuko gaitu’ (2020) izan dira momentuz azkenak.

Kokapena

BEC
BEC
Barakaldo. Bizkaia

Loturak