Gure Zirkuak beste hogei emanaldi eskainiko ditu abuztuan Orion

Data

21.07.16 - 21.08.28

Lekua

Gipuzkoa - Orio

Gure Zirkua. (NAIZ)

Uztailaren 16an hasita, Gipuzkoara itzuli eta hamalau emanaldi ditu aurrikusita Gure Zirkuak Orion. Ikusleen erantzuna ikusita beste 20 emanaldi iragarri ditu. Horrela, abuztuaren 5etik aurera, ostegunetik igandera astero 5 saio eskainiko ditu Gure Zirkuak Orion hilabetre bakarrean.

«Bi hilabeteko egonaldi arrakastatsua amaitu berri dugu Bizkaian, 41 saio eskaini eta horietan 9.000 ikusle baino gehiago bilduta», adierazi zute arduradunek uda hasieran.

Iazko uztailean, pandemialdi betean eta erabateko ziurgabetasunean, Orion abiatu zuen Gure Zirkuak 2020ko bira. «Harrez gero, emanaldiak eskainiz eta karpa berria atontzeko lanean aritu gara etenik gabe, aurtengo birarako guztia prest izateko», esan zuten.

Joan den apirilaren 8an ekin zion Gure Zirkuak laugarren birari Errenterian eta ondoren Bizkaian egin ditu azken bi hilabeteak: Muxikan, Diman eta Bakion. «Lehendabiziko aldia izan da euskal zirku ibiltariak Bizkaian hiru egonaldi jarraian egin dituena, eta balantzea ezin hobea izan da; 41 emanaldi eskaini eta 9.000 ikusle baino gehiago bildu baititu orotara», zioten, pozarren.

Birari jarraipena emanez, orain Gure Zirkua Gipuzkoara itzuli zen. «Iazko egoera zailean babes handia eta erraztasun ugari eskaini zizkioten lan-taldeari Orioko Udalak eta herri osoak, eta esperientzia hartatik harreman berezia sortu da taldeko kideen eta oriotarren artean. Iaz jasotakoa itzultzeko keinu gisa erabaki du taldeak hara itzultzea».

Mendibeltz futbol zelaiaren alboan eskaintzen ari da emanaldiak. Aste honetan ondorengo hauek dira hitzorduak: uztailaren 29an, ostegunean, 19.30ean; uztailaren 30ean, ostiralean, 19.30etan; uztailaren 31an, larunbatean, 19.30ean eta abuztuaren 1ean, igandean, 12.00etan eta 19.30ean.

Abuztuan, berriz, hau izango da agenda: abuztuaren 5ean, 19.30etan; abuztuaren 6an, 19.30etan; abuztuaren 7an, 19.30etan; abuztuaren 8an, 12.00etan eta 19.30etan; abuztuaren 12an, 19.30etan; abuztuaren 13an, 19.30etan; abuztuaren 14an, 19.30etan; abuztuaren 15ean, 12.00etan eta 19.30etan; abuztuaren 19an, 19.30etan; abuztuaren 20ean,19.30etan; abuztuaren 21an, 19.30etan; abuztuaren 22an, 12.00etan eta 19.30etan; abuztuaren 26an, 19.30etan; abuztuaren 27an, 19.30etan; abuztuaren 28an, 19.30etan eta abuztuaren 29an, 12.00etan eta 19.30etan.

Sarrerak dagoeneko salgai gaude webgunean.

Kokapena

Mendibeltz Futbol Zelaia
Erribera Kalea, 1
Orio. Gipuzkoa