Kalakan Lazkao, Lekunberri eta Lekeition

Data

21.06.19 - 21.06.19

Lekua

Gipuzkoa - Lazkao

kalakan

‘Artizarra’ diskoa aurkezteko kontzertu asko eskaintzen ari da Kalakan taldea. Batetik bestera ari diren honetan, aukerak baliatu eta hirukotea bere kantak plazaz plaza aurkezten ari da. Datozen egunotan Lazkaon (ekainaren 19an), Lekunberrin (ekainaren 24an) eta Lekeition (ekainaren 25ean) izango dira besteak beste. Konpostelako Santiagon ere entzungo dira Kalakan hirukotearen ahots eta kantuak.

Ibilbide berri batean sartu da Kalakan, kanta tradizionalak sonoridade aktualago batzuekin apainduta; zentzua inoiz galdu gabe: Neo-trad electro-world estiloak eta euskal musika gurutzatu dituzte ‘Artizarra’ lan berrian.

Azken hamar urteotan, taldekideak aldatu arren, ez du geldirik egoteko parada izan taldeak. Batean eta bestean aritu dira, eta nazioartean ere sona ederra lortu du euskal kantu tradizionalak ahots huts eta perkusio apur batekin jorratu dituen hirukoteak. Formatuak formatu, oraindik bere ahots ederrez jantziriko kantak entzuteko aukera bada Euskal Herrian. Uda honetan jo ta su arituko dira kantuan, jendeak goza dezan, dakitena egiten.

Orain gainera, ahotsa eta kantua elekronikarekin nahastuz, sonoritate berria hartu dute beraien abestiek, eta hori ere preziatuko du entzuleak. Zuzenean guzti hori aurkeztea dute xede Artizarra diskoko kantu berriek. Orain, plazaz plaza hori gozatzea tokatzen da. Aukerak kanturako baliatzea. Kalakan Lazkao, Lekunberri, eta Lekeition.

Kokapena

Areria Aretoa
San Jose Kalea 29A
Lazkao. Gipuzkoa

Loturak