La Basu, Miren Agur Meabe, Francis Doctor Deseo eta Gariren argazkiak

Data

21.10.14

Lekua

- Bilbo

Miren Agur Meaberen argazkia. (NAIZ)

Bilboko Berreginen Museoak argazki erakusketa bat inauguratuko du, La Basu, Miren Agur Meabe, Doctor Deseoko Francis eta Gari protagonista dituela. Jose Madrid Santurtun argazkilariaren 25 erretratuk osatzen dute ‘Diskomania’ izeneko erakusketa.

Horrela museo honek norabidez aldatu du 2021-2022 ikasturteko aldi baterako erakusketei dagokienez. Oraingo honetan, beste erreprodukzio edo berregite modu batean jarriko du arreta, argazkilaritzan hain zuzen ere, baina alde batera utzi gabe igeltsuzko eskulturak.

Museoko Marrazki Ikastaroko ikasle izan den Jose Madrid Santurtun argazkilariaren lanari eta museoaren zerbitzu teknikoari esker sortu da erakusketa berri hau. Euskal kulturako 25 pertsonaiaren erretratuz osatutako erakusketa da honako hau; denek dute lotura musikarekin, eta hainbat jatorritakoak dira.

Argazki guztietan nabarmentzen da alderdi artistikoa, artearen plastikaren eta rockaren lehenengo oroitzapenen artean, betiere. Eta horren guztiaren helburua da erakustera ematea hainbat mito, rockaren pertsonaietan hezurmamitutako mito modernoak, baina baita blues, pop, bossa nova eta abarretako pertsonaietan hezurmamituak ere.

Hona 25 protagonistak: Uxue Alberdi idazlea, Antonio Altarriba komiki-gidoilaria, Carlos Arco ‘Los 40 principales’ kateko zuzendaria, Jon Barrasa disko-saltzailea, Edu Basterra musikaria, La Basu rap abeslaria, Roge Blasco kazetaria, Francis Diez (Doctor Deseo) musikaria, Coni Duchess (Capsula) musikaria, Pablo Gallo margolari eta idazlea, Gari (Hertzainak) abeslaria, Alvaro Heras kronikagilea, Estibaliz Hernandez de Miguel idazle eta ilustratzailea, Pedro Elias Igartua irakaslea, Nagore Martinez Jauregi artista, Ricardo Lezon musikagilea, Mertxe Marcos diseinatzaile grafikoa, Jose Lopez Iturriaga musikaria, Miren Agur Meabe idazlea, Roberto Moso kazetaria, Miriam Ocariz diseinatzailea, Jokin Oregi antzerki zuzendaria, Rafabilly disko-saltzailea, Joserra Rodrigo musika-dibulgatzailea eta Loles Vazquez (Las Vulpes) musikaria.

Erretratuz betetako erakusketa da eta, erretratu horien bitartez, erakusketari hasiera ematen dion Homeroren bitartez esaterako, erretratuetako pertsonaiek zein eusten dituzten diskoetako musikari protagonistek kontatzen dituzten istorioak ezagutuko ditugu.

Kokapena

Museo de las Reproducciones
San Frantzisko Kalea, 14
Bilbo.