Liher Amurrion, rocka zuzenean

Data

21.11.26 - 21.11.26

Lekua

Araba - Amurrio

liher

Liher taldeak disko berria eta martxa bat gehiago sartu dio bere jardunari. ‘Eta hutsa zen helmuga’ deitu dio lan berriari. Hori bera aurkezten arituko dira azaroaren 26an Amurrioko Burubio elkartean. Aurrez 10 euroko balioa izango du sarrerak eta eskuragai daude dagoeneko, eta kontzertuan bertan bi euro garestiago izango dira. Donostiako taldea ezkenatoki gainean maiz ikusiko dugu hemendik aurrera, eta Amurriokoa zerrenda horretako kontzertuetako bat izango da. Toki berezi eta aproposean, erabat kultur sorkuntzari emandako espazioan.

2015ean Donostian sortutako musika taldea da Liher. Lider Hernando abeslariak Iñigo Etxarri -gitarra-, Joshka Natke –baxua– eta Ander Berzosa bateriarekin osatutako taldea. ‘Arrazoi gutxi, denbora asko’ (2015) lehen diskoa taldeko abeslari eta gitarra-jotzaile den Lide Hernandok atera zuen bakarlari gisa. Beranduago bakarkako proiektua talde bilakatu zen eta beste hiru disko argitaratu dituzte orain arte: ‘Hauts’ (2016), ‘Tenpluak erre’ (2018) eta ‘Hemen herensugeak daude’ (2020). Aurten lan berria plazaratu dute: ‘Eta hutsa zen helmuga’.

Azken lana Andoaingo Garate estudioetan grabatu dute, eta bertako Kaki Arkarazo eta Liher bandako taldekidea den Iñigo Etxarri arduratu dira soinua jasotzeaz. Ekoizpena ere Iñigok berak egin du, eta grabatutako masterizazioa Ultramarinos estudioan egin du Victor Garciak. Grabaketan, hainbat ahots gehiago izan dituzte laguntzaile gisa: Miren Narbaiza, Alain Martinez, Lidia Intsausti eta Noa Egiguren. Orain zuzenean defendatuko du laukoteak.

Kokapena

Burubio Kultur Elkartea
Burubio Kultur Elkartea
Amurrio. Araba

Loturak