Moxal Donostiako Kutxa Fundazioa Klubean

Data

24.09.29 - 24.09.29

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Hannot Mindegia da Moxal.
Hannot Mindegia da Moxal. (MOXAL)

Donostiako Tabakalera eraikinean kokatzen den Kutxa Fundazioa Kluba aretoak Moxal egitasmoaren emanaldia antolatu du irailaren 29aren arratsalde-gauerako. Hannot Mindegia musikariak gidatzen du Moxal egitasmoa, eta emanaldi honetan 2023 urteko azaroan argia ikusi zuen ‘Nabar ’ (Forbidden Colours) diskoa aurkeztuko du zuzenean.

Kontzertua gaueko 20.00etan hasiko da, eta sarrerek 10 euroko balioa izango dute aurrez eskuratuz gero. Egun berean 12 euro ordaindu beharko dira aretoaren leihatilan bertan.

Moxal

Urteak atzera Audience taldeko kide izan zen Hannot Mindegia, eta 2018 urte inguruan abiatu zuen bere bakarkako bidea Moxal izenpean. Denbora honetan estudioko hiru disko kaleratu ditu, horietako azkena ‘Nabar ’ izeneko lana da, hamar kantu biltzen dituen binilo ederra. Musika paisaia ezberdinetan murgiltzen da Moxal disko berri honetan, eta esperimentazio giroetatik pop eta folk giroetara doazen kantuak dira, beti ere musikari gernikarraren unibertso berezian.

Diskoaren grabaketa berezia izan da, hainbat estudioetan burutu ditu saioak, eta musikari piloak hartu du parte kantuak janzten. Gainera zenbait lankidetza izan ditu Mindegiak; esaterako, Anari, Miren Narbaiza, Joseba Baleztena, Aitor Etxebarria edota Ainara LeGardon artisten ahotsak entzun daitezke disko osoan zehar.

Donostian eskainiko duen zuzeneko emanaldi honetan Miren Narbaiza izango du agertokian lagun, eta biko formatuan errepasatuko dute Moxal egitasmoaren kantu zerrenda.

 

Kokapena

Kutxa Fundazioa Kluba
Tabakalera
Donostia. Gipuzkoa

Loturak