Mugan Bilboko Biran

Data

21.11.26 - 21.11.26

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Mugan

Donostiako zazpikote aski berria da Mugan. Rock doinuetatik aldendu, eta pop eta folk kutsuko kantak sortzen dituen taldea da. Bibolina, tronboia edota teklatuak batera dituen talde gazte gutxi ikusiko dituzu egun. Hauek hori eta gehiago erakutsiko dute datorren ostiralean Bilboko Bira kulturgunean. Lau euroren truke sarrera eskuratu eta kontzertu atsegin batetaz gozatzeko parada Bizkaiko hiriburuan. Duela hiruzpalau urte kalean sortutako taldea da Mugan. Gaur egun zazpi kidek osatzen dute taldea, eta bitxia bada ere bi gitarra, baxua, teklatuak, tronboia, bibolina eta bateriaz gain, ahots bakarlari bat ere badute.

Mugan taldearen sorrera 2017an kokatu daiteke, orduan Pablo Zurutuzak gitarra hartu eta lehen akordeak konposatu eta letrak sortzen hasi zen. Pablok, Joseba Pastorri erakutsi zizkion sortutako melodiak, eta baxu elektrikoa gehitu zion hasierako ideia sortari. Abestiak sortzen jarraitu zuten, Mugan taldea sortuz. Hurrengo urtean gehitu ziren abentura horretara gainontzeko kideetako batzuk: Enara Rodriguez piano eta teklatuekin eta Markos Muruaren tronboia. Eneritz Genua eta Garazi Aranburu ere taldera gehitu ziren beranduago, bibolina eta ahotsak gehituz hurrenez hurren. Asko atsegin duten folkaren eta poparen kanta haiek baina, perkusioa behar zutela atzeman zuten, eta orduan Ander Murua gehitu zen taldera. Egungo formazioa hori da, eta hainbat abesti eta bideo entzun daitezke sarean.

Beste asko bezala, denbora luzea jo gabe eman ostean, Bilboko Bira aretoan eskaini beharreko kontzertua aukera paregabea da taldearentzat, eta horrela baliatuko dute. Publikoak ere, talde berri eta fresko bat ezagutzeko parada izango du.

Kokapena

Bira
Erronda Kalea 2
Bilbo. Bizkaia

Loturak